Noticias

“TANTA” ZOZKETA NAFARROA OINEZ-AREN ALDE

Comparte en:

Covid-19 egoera honetan ikastoletako festa guztiak, Kilometroak, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Herri Urrats eta Nafarroa Oinez bertan behera geratu dira.

Gure kasuan, Lizarra Ikastolari zegokion urrian Nafarroa Oinez antolatzea eta zoritxarrez, horrelako festa bat ez ospatzeak sortzen digun atsekabeaz gain, antolatzen duen ikastolarentzako galera ekonomikoa ere garrantzitsua da.

Egoera honi erantzuteko Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHIE) “Tanta” boletoak atera ditu (aurten ez dira Oinez Basoa bonoak egonen), bere salmentaren bidez, Nafarroa Oinez-a ez antolatzearen ondorioak ahal den neurriak estaltzeko.

“TANTA ZOZKETA”

Boleto hauek Nafarroako ikastoletan ez ezik, beste lurraldetako ikastoletan ere salduko dira.

Saria 60,000€ izango da eta zozketa urrian izango da, notarioaren aurrean.

NOLA ESKURATU

Boletoak ikastolan eskuratu ahal dira. Saltzen diren boleto bakoitzeko 5 eurotatik, euro bat ikastolan bertan geratuko dira, hau da Jason.

Badakigu ez direla garai onak baina horrelako egoeratan inoiz baino garrantzitsuagoa da ahal dugun neurrian gure artean laguntzea eta ikastolen proiektua babesten jarraitzea.

Nafarroa Oinez- antolakuntzaren izenean, mila esker.

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, NoĂ© balletaren zuzeneko…