ZEHAZTASUNAK
Jaso Musikala laburbilduz
intef proiektua
Hezkuntza Ministerioaren aitortza
Zehaztapenak
Jaso Musikala zehaztasunez
Ikuskizun paregabea izateaz gain, ikastolako proiektu pedagogiko garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da. Bertan, parte-hartzaileek eskuratu behar dituzten gaitasun ugariak lantzen dira: sormena, autonomia, talde-lana, errespetua, enpatia, elkartasuna… hori guztia musikalak jasotzen du.
STEAM (Science, Technology, Engeneering, Arts and Mathematics) metodologia aplikatzen dugu. Izan ere, ikuskizun honekin, hari gidari gisa, hainbat trebetasun garatzen ditugu, hala nola gidoia idaztea, eszenografia, jantziak, multimedia lanak, komunikazioa, kantua, koreografia, argiztapenaren eta soinuaren diseinua…
Gainera, metodologia horri beste bi kontzeptu gehitzea gustatzen zaigu, norberarena egiteko: PH eta L, (Physical Education and Literature), eta PLS TEAM (“Por favor Equipo”ren akronimoak) bihurtzea.
Ikasleek motibatzen dituzten alderdietan parte hartzen dute eta musikalean laguntzen duten enpresa eta profesionalen zuzeneko prestakuntza jasotzen dute. Adibidez, robotika-klaseak, bideo-edizioa, karteletarako diseinu grafikoko tekniketan masterclass, komunikazio-estrategiak edo prestakuntza artistiko eta teknikoak. Gure ikaskuntza-helburua ez da soilik musikaleko parte-hartzaileen gaitasunak lantzea, baizik eta musikalaren gaiaren bidez gizarte-balioak eta jarrera positiboak lantzen ditugu.
Arestian aipatutako guztia, musikaleko taldeak diseinatutako eta gainerako ikastetxeekin modu desinteresatuan partekatzen dituen unitate didaktikoetan sartzen da, musikala ikusi behar dutenek ikuskizunarekin eta ikuskizunaren bidez gozatu ahal izango dituzten gaitasunak curriculumean landu ditzaten.
Ez da bigarren mailakoa proiektuak euskararen erabileran eta normalizazioan duen garrantzia, izan ere, nerabe eta gazteentzat euskarazko aisiarako produktu gutxi daude. Horregatik, musikala Nafarroako Gobernua-Euskarabideak eta Euskaltzaindiak babestu dute, euskara indartu eta sustatzeko proiektu gisa.
SINOPSIA
1909, New York. Clara Lemich “Triangle” fabrikara sartzen da lanera. Bertan, emakumezkoen lan baldintza kaxkarrak ikusi ostean, beste 20.000 emakumerekin batera “atorgileen greba” deituriko matxinada bultzatzen du. Bere lankideak grebera eramateko, istorioako emakumeengan bilatzen du inspirazioa: Cleopatra (Egitpon), Whan Zenyi (Txinan), Marie Coulon (Euskal Herrian), Emakume hauen istorioak irakurrita, indarra eta inspirazioa jasotzen du greba aurrera eramateko.
Istorio honek 2 helburu nagusi ditu:
- Emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena
- Gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea.
Dagoeneko ere ZAPALDUAK bideoklipa ikusgarri dago youtuben.
Tokiko nahiz estatuko hedabideek musikalaren berri ematen dute estreinaldi eta emanaldi bakoitzean. DBHko neska-mutilek pizten duten interesaren beste lorpen bat; 12 eta 16 urte bitartean, prentsaurrekoak, elkarrizketak, sustapen-bideoak eta abar prestatzeko gai dira. proiektu handi honetan lantzen diren gaitasunen beste xehetasun bat, alegia.
Aipatzekoa da TVEren “La Aventura del Saber” programa Jaso Ikastola musikalean landu dela. Programa honetako arduradunek musikalaren xehetasunak azaldu dituzte Ikastolan, erreportajea grabatuz eta eginez. Musikala osatzen duen talde osoarentzako sari berezia izan da.
Jaso Musikala
Más que un musical
Un espectáculo que reúne tanto al alumnado de Educación Secundaria, como al profesorado y a las propias familias.