ZEHARKAKO PROIEKTUAK

Baloreetan eta gaitasun emozionaletan hezitzen

Jasoren berezko ikurra da gure familiek gehien baloratzen dutena; giza balioetan heztea eta gaitasun emozionaletan lan egitea da.

METODOA

Bizikidetza Plana laburbilduz

Ikastetxeko Bizikidetza Planaren bidez, haurrak txikiak direnetik lantzen dugu balioetan oinarritutako hezkuntza. Neurozientziako ikerketen arabera, haurraren garuna helduta egoten da hiru urterekin balioetan hezteko, Lehen Hezkuntzan eta nerabezaroan jarraitzen du, DBHra arte.
Adibide argi eta zehatzekin hasiko gara, >ohiturak sortzen dituzten arauekin, eta, gero, abstrakzio-maila handituko dugu, balioak gure jokabidea zuzentzeko eta gure mugak markatzeko gai izan arte.

BEREZITASUNAK

Bizikidetza Planazehaztasunez

Enpatia, oreka emozionala, tolerantzia… Jaso pertsonaren irteera-profilaren ezaugarriak dira. Gaitasun emozionaletan balioen eta moralaren erroak finkatzen dira. Bi urte betetzean, haurrak konturatzen hasten dira besteen sentimenduak norberarenak ez bezalakoak direla, eta, hala, sentiberago bihurtzen dira, eta, esate baterako, zein den laguntzeko modua, ondoeza hautemateko modua eta egoera jakin batzuk sufrimendua izan daitezkeela uler dezakete.

Haurren gaitasun emozionalak garatzeko programaren, Lehen Hezkuntzako tutoretza-planaren eta DBHko Golden V programaren bidez, Adimen Emozionala deritzona lantzen dugu (motibazioa, bulkaden kontrola, pertseberantzia, frustrazioari aurre egitea, besteekin ondo moldatzea…), eta oinarrizko gaitasun emozionalak garatzen ikas dezaten hezten ditugu. Hor dago desberdintasuna, eta asko esaten digu pertsonak izango duen trebezia-mailaz eta bere beste ahalmenez.

Kiva programa berritzailea da, eskolako jazarpenaren prebentzioan aitzindaria. Eskolako jazarpenari aurre egin eta prebentzioa eraginkortasunez lantzen da. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko proiektu iraunkorra da.

INFORMAZIO GEHIAGO

DBHko tutoretza plana da. Errendimendu txikiko egoerak, motibaziorik eza, jazarpena edo bazterkeria eskolako ikasgeletan gertatzen dira batzuetan. Nola erantzun diezaiekete irakasleek arazo horiei? Horretarako tresna bat dugu: Golden 5 proiektua (Europako Hezkuntza Batzordearen Comenius Europako Saria jaso duena).

Golden5 proiektuak prestakuntza-programa oso bat proposatzen die hezitzaileei, gelako giroa aldatzen duten alderdi nagusiei aurre egiteko tresnak eta estrategiak emateko.

Proiektuaren oinarri nagusia ikasleen gaitasun positiboak bultzatzea da, «guztiak ‘Golden’ gisa har daitezen lortzea, hau da, taldean nabarmentzeko behar adinako trebetasunak izatea».

INFORMAZIO GEHIAGO

Ekintza solidario gehienak gure egunerokoan egiten ditugunak dira, curriculumean sartuz. Gainera, gure familien laguntza eta boluntariotza dute, bai azoka solidario bat eginez, bai GKE jakin batzuentzako funtsak bilduz.

Ikasleen adinaren arabera, arrisku-egoerak desberdinak dira, eta, beraz, aldian-aldian egokitu eta transmititu nahi ditugun balioak finkatu behar dituzten proiektu eraginkorrak diseinatu behar ditugu. Hainbat erakunde eta adituren lankidetzarekin gauzatzen ditugun jarduerak, besteak beste, sexu-heziketarekin, cyberbulling-aren prebentzioarekin, boluntario-elkarteekin edo GKEekin izaten ditugun hitzaldiekin lotuta daude.

Jaso ikastolak aditu-talde baten aholkularitza izan du, genero berdintasuneko curriculum-ekintza plana egiteko. Gure ikastolarentzat diseinatutako etapa guztietarako zeharkako proiektu espezifikoa dugu. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan esku hartzen saiatzen gara, desberdintasunen aurka borrokatu eta estereotipoak kentzeko.

Horren bidez, genero-bereizkeria mota guztiak ezabatu nahi dira, hezkuntzaren kalitatea benetan hobetzeko beharrezkoak diren baldintzak sustatuz eta, hartara, beste sexuarekiko ikaskuntza iraunkorragoa eta esanguratsuagoa izateko aukera handituz.

Diziplinarteko lana da, esparru guztietatik lan egiten baita. Ikastolak, gainera, ikastetxeko Berdintasun Planaren diseinua du.