2023-2024 ikasturterako Haur eta Lehen Hezkuntzako aurreinskripzio epea martxoaren 6tik 10era izanen da. Behar duzuen dokumentazioa eta onarpen irizpideen inguruko informazio guztia hemen aurkituko duzue:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eskabidea egiteko epea matxoaren 27tik 31ra izanen da. Behar duzuen dokumentazioa eta onarpen irizpideen inguruko informazio guztia hemen aurkituko duzue:
Batean zein bestean izena eman aurretik, gure ikastola ezagutu dezakezu HH, LH edo DBHrako banako bisita eginez.
Eskatu zure bisita HEMEN edo deitu 948250546 telefonora.
Zatoz Haur Hezkuntza espazio berria ezagutzera!
Hurrengo ikasturtean Haur Hezkuntzako espazio berria estreinatuko dugu. Proiektuak Haur Hezkuntzako eraikinaren egokitzapen espazial integrala barne biltzen du. Gure helburua haurren beharrak lehenetsi eta metodologia aktibo zein berritzaileen erabilera erraztea da.
INFO + HEMEN
Ziur gaude bideo hauek ikusi ondoren gure ikastola hobeto ezagutzeko irrikitan geratuko zaretela. JASO IKASTOLA: ONGI ETORRI!