Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira irteera egin genuen.
Egun aparta pasatu genuen bertako ekintzekin gozatzen. Zaldi gainean ibiltzeaz gain; arku-tiroan, ferra margoketan, zaku-lasterketan…. aritu ginen. Bukaera emateko, ibaian bustitzeko aukera izan genuen. Ikasturteari agur esaten joateko modu polita izan zen.
![](https://jasoikastola.com/wp-content/uploads/2023/06/1-1-769x1024.jpeg)
![](https://jasoikastola.com/wp-content/uploads/2023/06/20230609_131912-768x1024.jpg)
![](https://jasoikastola.com/wp-content/uploads/2023/06/20230609_151059-768x1024.jpg)