Noticias

Bizkor erreakzionatzeagatik sarituak

Comparte en:

Jaso Ikastolako hiru kidek Nafarroako Gobernuaren Kiroltasunaren sarietako bat jaso dute arrisku egoera batean izandako erreazkio bizkorrarengatik. Sarituak Imanol Janices DBHko Gorputz Heziketako irakaslea, Mikel Epalza ordezko irakaslea eta Eneko Aizagirre ikastolako administraria izan dira. Jaso Ikastolako ordezkariek Jose Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendariaren eskutik jaso zuten saria, Larrabide gazteen egoitzan egindako ekitaldian.

Urtero egiten diren natur jarduerak zirela-eta, Imanol, Mikel eta Eneko Baztanen zeuden Jaso Ikastolako ikasle talde bat zaintzen ezbeharra gertatu zenean. Ikasleetako bat egoera larriak ikusirik, Jaso Ikastolako kideek erantzun bizkorra eta egokia eman zioten larrialdiari. Une horretan Oronoz-Mugairen lanean ari ziren suhiltzaileek ere profesionaltasun handiz jokatu zuten, eta hala aitortu du Nafarroako Kirol Institutuak Patxi Peña, Carlos Urrutia eta Pablo Guimera suhiltzaileak sarituz. Guztien jokaera azkar eta profesionalari esker, ikaslea onik atera zen estualditik.

Nafarroako Kirolaren Institutuaren sariek hiru atal dauzkate; batetik, eskola umeen ipuinak eta marrazkiak saritzen dituzte; bestetik hezikieta proiektuak eta, azkenik, kirol arloko gertakari eta ibilbide nabarmenak. Jaso Ikastolako ordezkariek azken atal honetako saria jaso dute, Kirolaren balioak lemapean. Zorionak, bada, Imanol, Mikel eta Enekori izandako jarrera adoretsuagatik eta ikastolaren izen ona zabaltzeagatik.

Nafarroako Gobernuaren prentsa oharra irakurtzeko klikatu hemen. Bideoa ikusteko, berriz, klikatu Mobilemeko galerian.

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…