Santa Ageda bezpera dela eta, kantuan eta eskean ibili dira gaur goizean Jaso Ikastolako bi urteko haurrak. Egia esan, abestu ez dute gehiegi abestu, baina gogoz astindu dituzte makilak eta are gogo handiagoz jan dituzte gainontzeko ikasleek eta irakasleek oparitan emandako gozoki eta opilak. Bi urteko neska-mutikoak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleen aurrean aritu dira, eta sukaldeko langileen aurrrean amaitu dute euren agerraldi arrakastatsua. Makilak lagungarri izan dira, eta ez erritmoa markatzeko bakarrik; Amaia Lasarte artzain onenen pare ikusi dugu makilarekin bere “artaldea” gobernatzen. Arantza Aleman eta Marian Lasarte eztarria urratu arte aritu dira abesten, eta Esther Spielberg Mikeok ez du bideo kamera askatu ibilbide osoan. Hamaiketako garaian bapo jaten ikusi ditugu guztiak, handi nahiz txiki. Indarrak zaindu beharko bai, inauteriak ere gainean ditugu eta.
Noticias
Santa Ageda bezperan, kantuan eta eskean ibili dira txikienak
Comparte en:
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Comparte en:
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Noticias
Noticias relacionadas
C1 EUSKARA FROGAK JASO IKASTOLAN
Maiatzaren 19an izan zituzten DBH4. mailako ikasleek Hizkuntza Eskola Ofizialeko C1 ziurtagiria ateratzeko frogak, Jaso…
PLAKA FOTOBOLTAIKOEN BIDEZ, ENERGIA AUTOKONTSUMOAREKIN BAT EGITEN DU IKASTOLAK
JASO IKASTOLAK aurrerapausoa eman du jasangarritasunarekin duen konpromisoan, zehazki, subiranotasun energetikoaren alorrean. Udan, eguzki instalazio…
BIHAR ENDEKALOGOA, IKASTOLAK ETORKIZUNA ERAIKITZEN
Bihar, Euskal Herriko ikastolok, 2021eko otsailaren 25ean aurkeztu genuen proposamena da. Proposamenaz gain, gogoeta prozesua…