DBHko 1. mailako ikasleek euskal dantza erakustaldi bikaina eskaini ziguten joan zen astean, Letizia Salcedo musika irakaslearen gidaritzapean. DBHko neska-mutikoek hiru saio egin zituzten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle gazteenen gozamenerako. Urtean zehar ikasitako dantzak egin zituzten: aurreskua, zortzikoa, bolant dantza, zazpi jauziak, esku dantza bat,… Eta txalo zaparrada beroak jaso zituzten ordainean.