Noticias

PULUNPA: JASO DEZAGUN EUSKARA

Comparte en:

Bigarren hezkuntzako 1. mailako ikasleek Pulunpa jarduera berreskuratu dute.

Pulunpa ikasleen artean euskara sustatu nahi duen proiektua da, jarduera ludiko eta motibatzaileen bitartez landuz.

Beste urte batzuetan, jarduera hori ikasturteko lehen astean baino ez zen egiten, baina, oraingoan, lau unetan gozatu ahal izango dugu: irailaren 21etik 25erako astean, abenduaren 2an, martxoaren 26an eta ekainaren 11n. Beraz, dagoeneko igaro dira jardueraren lehen bi ekintzak.

Irailean, Pulunpa aurkeztu ondoren, aste osoan zehar, eta tresna nagusi gisa euskara erabiliz, hainbat gai landu ziren: emozioak, artea eta sormena, bertsolaritza, natura eta mitologia.

Abenduaren 2an izan zen proiektuaren hirugarren unea. Honekin, euskararen eguna aurkeztu nahi zen, urtero bezala, hurrengo egunean ospatzen zena.

Martxoaren amaieran, euskal mitologiarekin jarraituz eta gure arbasoen arabera, urte berria agurtzea da asmoa, data horietan izaten baita hileko lehen ilargi betea. Hurrengo hitzorduan egingo den “akelarrea” prestatzen ere hasiko dira.

Amaiera gisa, ekainean “akelarre” bat egingo da, eta, bertan, suaren inguruan dantzatuz, ikasturtean bizitako esperientzia txar guztiak erreko dira.

 

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, NoĂ© balletaren zuzeneko…