Noticias

PLAKA FOTOBOLTAIKOEN BIDEZ, ENERGIA AUTOKONTSUMOAREKIN BAT EGITEN DU IKASTOLAK

Comparte en:

JASO IKASTOLAK aurrerapausoa eman du jasangarritasunarekin duen konpromisoan, zehazki, subiranotasun energetikoaren alorrean. Udan, eguzki instalazio fotoboltaikoa jarriko du hegoaldeko estalkian, energia autohornikuntzan aurrera egin, faktura elektrikoan aurreztu, eta karbono-arrastoa murrizten laguntzeko; modu horretan, larrialdi klimatikoari erantzuna emateko.

Energiaren sektorean testuinguru kritikoan gauden honetan, tokiko autokontsumorako kooperatiben dinamikekin bat egitea erabaki du JASO IKASTOLAK. Estrategia bikoitz bati erantzunez egingo du, gainera: kontsumoa murriztuz eta energia berriztagarria eta berdea sortuz, JASO JASANGARRIA programa inspiratzen duten printzipioekin lerrokatuta.

Instalazioak 100 Kw-ko potentzia izango du autokontsumo erregimenean. Urtean, batez-beste, %57,41eko aurrezpen energetikoa ekarriko du, eta horrek, bost urteko epean, inbertsioa berreskuratzea bermatuko du. Instalazio fotoboltaiko honek, gainera, sortzen eta kontsumitzen den energia, aurrezpen maila eta emisioen murrizketen parametro guztiak unean-unean ezagutzeko aukera eskainiko du, datorren ikasturtetik aurrera, Idazkaritzan jarriko den pantaila baten bidez.

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

3 IKASLE NAVARRABIOMEDEKO INSTALAKUNTZETAN

3 IKASLE NAVARRABIOMEDEKO INSTALAKUNTZETAN

DBHko 4. mailako hiru ikasle, Nerea, Izarbe eta Alaia, esperimentu bat egiten ari dira Elhuyarrek…
DBHko 3. MAILAKO IKASLEAK ZIENTZIALARI BATEKIN SOLASEAN. SKYPE A SCIENTIST PROGRAMA

DBHko 3. MAILAKO IKASLEAK ZIENTZIALARI BATEKIN SOLASEAN. SKYPE A SCIENTIST PROGRAMA

Pasa den Otsailaren 11an Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen. Egun hori ospatzeko,…
Argi Beltza tailerra HH3 urteko gelan

Argi Beltza tailerra HH3 urteko gelan

3 urteko gelan Argi beltzarekin lan egiten aritu gara. Olga De Dios autoraren “Leotolde” ren…