Noticias

NAFARROA OINEZ MUSUKOAK

Comparte en:

Dakizuenez covid-19 egoera honetan ikastoletako festa guztiak, Kilometroak, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Herri Urrats eta Nafarroa Oinez bertan behera geratu dira.

Gure kasuan, Lizarra Ikastolari zegokion urrian Nafarroa Oinez antolatzea eta zoritxarrez ospatuko ez bada ere, Oinezari lotutako arropa bilduma aukeran izaten jarraitzen dugu.

Egun ezinbesteko diren musukoak gehitu dituzte. Musukoarekin batera, berau gordetzeko aukerak ere dituzte:plastikozko zorrotxoa, eskumuturrekoa eta gerrikoa. Musukoaren ezaugarriak hauexek dira:

  • Homologatua: UNE 0065

  • Neurri bakarra, heldua, nahiz eta LHko ikasleek ere erabil dezaketen.

  • Belarrietako euskarria moldagarria da. Horretarako silikonazko piezatxo

  • erregulatzailea dauka.

  • Koloreak: arrosa, berdea, gorria eta beltza. Beste kolore batzuetan ere izan dezakete stockaren arabera: horia, zuria, urdina.

Jaso Ikastolako familiek eta langileek Jason bertan egin ahal dituzte eskaerak, urriaren 14a baino lehen. Eskatzen ditugunetik 3 astetara iritsiko zaizkigu.

Birus maltzur, ez naiz zure beldur!!!

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…