Noticias

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ON LINE OSPATZEN

Comparte en:
Gaur, martxoak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna dugu, mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da.
Ikastolan hainbat jarduera burutzen ditugu irakurzaletasuna sustatzeko, horien artean ezagunena JUUL kanpaina da. Nafarroako Ikastoletako haur eta gazteen artean antolatzen dugun “bozka” literarioa da. Bere bidez gehien gustatu zaien liburua aukeratu behar dugu. Egun honetan, ikastolan bertan antolatu ohi izan dugu bozka eguna baina oraingoan, ezin dugu. Etorriko dira garai hobeak baina ez dadila gaurko eguna geratu libururik gabe. Gure irakasleak, Leticiak, LH2ko ikasleei irakurritako liburua zuen eskura jartzen dugu probestu dezazuen.
Egun hautan konturatzen ari gara zein garrantzitsua den liburu bat eskura izatea!

 

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…