Noticias

Kirmen Uribe gurean

Comparte en:

Jaso Ikastolako ikasleek Kirmen Uribe idazlearekin hizketan jarduteko aukera izan dute gaur, Idazleak Eskolan programaren baitan. Ondarroako idazlea Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin egon da lehendabizi, ikastolako liburutegian. Ikasleek lan dezente egin dute poetaren bisita jaso aurretik: Uriberen hainbat liburu irakurri (Garmendia sailekoak eta Ez naiz ilehoria, eta zer?, besteak beste), horma irudi dotoreak osatu, eta galdera mordoska prestatu, hori guztia Beatriz Iriarte eta Teresa Agorreta tutoreen laguntzaz. Idazle bizkaitarrak galdera denak erantzun ditu, baita bere futbol talde kuttunenari buruzkoa ere (isilpean gordetzeko eskatu badu ere, ez da zaila asmatzen). Kontu gehiago ere azaldu dizkie Jaso Ikastolako ikasleei. Esate baterako, gaztetxoentzako beste liburu bat idaztekoa asmoa duela, baina oraintxe lanpetuegia dabilela. Izan ere, iaz Espainiako Sari Nazionala jaso zuen Uribek Bilbao-New York-Bilbao eleberriarekin eta geroztik gelditu gabe dabil batean eta bestean. Lehen Hezkuntzako saioa amaitzeko, Lotsa poema aski ezaguna irakurri du ondarrutarrak.

Ondoren, DBHko 2. mailakoekin izan da Kirmen Uribe. Bigarren Hezkuntzako ikasleek ere irakurriak zituzten Zaharregia, txikiegia agian poema sorta eta saritutako eleberriko zenbait pasarte, Izaskun Etxeberria irakaslearen eskutik. Idazlearen aurkezpena Ane, Gonzalo, Oskar eta Aitor ikasleek egin dute, haren bi poema irakurriz.

Ikasleak adi eta gustura egon dira Ondarroako idazlearekin, tutoreek esan digutenez “oso xaloa eta tratu hurbilekoa” delako.

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…