HEZKUNTZA PROIEKTUA

Gure ezaugarriak

Ezagutu gure lan-ildo nagusiak

zer gara gu

Jaso Ikastolaren lau bereizgarriak

Asko dira ikastola batek dituen asmoak eta helburuak, baina guk lau bereizgarri hauetan bildu nahi izan ditugu gure lan ildo nagusiak.

STEAM Science, Technology, Engineering, Arts eta Maths hitzen hasierako hizkien akronimoa da. Ikaskuntza-eredu berritzailea da, bost jakintza-arloak, ez ezagutza-arlo bereizi gisa, baizik eta era integratuan irakasteko metologia, diziplinarteko eta aplikaturiko ikuspegiaz. STEAM bitartez garatzen da, hain zuzen ere, Jaso Ikastolako musikala. Izan ere, proiektu honen bitatez ikasleek hainbat trebetasun garatzen dituzte, hala nola gidoiaren idazketa, eszenografiaren garapena, jantziak, multimedia lanak, komunikazioa, kantua, koreografia, argiztapenaren diseinua eta soinua e.a. Gainera, guk bost jakintza-arlo horiei beste bi gehitzen dizkiogu Physical Education eta Literature. Beraz, gurean STEAM beharrean, PLSTEAM ikaskuntza-ereduari buruz hitz egitea gustatzen zaigu.

Guretzat hain arrakastatsua eta iradokitzailea izan den esperientzia hau, ikasturte honetan, Macedoniako eta Hungariako ikastetxeekin partekatuko dugu, hori izanen baita gure ikastolak garatuko duen Erasmus+ proiektuaren helburua. Beraz, datozen hilabetetan gure ikastolako ikasle zein irakasleek beraien esperientziaren berri emanen dute Europako bi herrialde horietan. 

Jaso ikastolan Hezkuntza gure ingurua hobetzeko eta eraldatzeko tresna izan behar duela sinetsita gaude eta aspaldian garatzen hasiak garen lan ildo hau ezinbestekoa bihurtu zaigu gainean dugun krisi klimatiko eta energetikoa dela eta. Instituzioek, erakundeek, enpresek, ikastetxeek eta norbanakook aurrerapauso sendoak emateko garaia heldu da. Zentzu horretan, gure ikastola ekologikoa bihurtzeko bidaian murgilduta gaude abian ditugu proiektuen bitartez. Ekologia bere zentzurik zabalenean ulertzen dugu; energia, garraioa  elikadura, kontsumo-ohiturak, hezkidetza eta norbanakoon ongizatea dugu helburu. 

 

Energia dela eta, jasangarritasunarekin dugun konpromisoarekin jarraituz, uda honetan 180 panel fotovoltaiko jarri ditugu. Instalazioak 100 Kw-ko potentzia du eta urtean, batez beste, %60ko aurrezpen energetikoa ekarriko du. Horrek karbono-arrastoan murrizten eta faktura elektrikoan aurrezten laguntzeaz gain, subiranotasuna energetikoaren bidean jarriko gaitu. Izan ere, instalazio honen bitartez sortuko den eta kontsumitu ezingo dugun energia ikastolako kooperatibisten artean banatuko da. 

Baina, arestian esan bezala, ekologiaren aterkipean jasotzen diren beste hainbat elementutan ere eragiten jarraitu nahi dugu bizikletaren erabilera areagotuz, zero kilometro eta ekologikoak diren elikagaien munduan sakonduz, gure kontsumo-ohiturak birpentsatuz, SKOLAEren bitartez hezkidetzarako espazioak birdiseinatuz eta elkarbizitzarako, erlaxaziorako zein meditaziorako momentuak sortuz (SLOW ikastola). 

Gauza jakina da ikastolen oinarria euskara eta euskal kultura direla. Hala ere, Jaso Ikastolan harago joan nahi dugu. Gure hizkuntzaren ezagutzari dagokionez, arro egoteko moduko emaitzak ditugu: aurreko ikasturtean, DBHko 4.mailan zeuden 55 ikasleetatik, 37 ikaslek B2 maila eta 16 ikaslek C1 maila lortu zuten Nafarroako Hizkuntza Eskolako probetan. Kontuan izan behar da ikasleen irteera profilak euskararako B2 maila ezartzen duela DBHko 4.mailako ikasleentzat; beraz, horrez gain, gure ikastolako 16 ikaslek C1 maila lortzea oso pozik egoteko modukoa da. Alde horretatik, ikastolan hizkuntzaren ezagutzarekiko ezarrita dugun helburua erdietsia dugula esan dezakeguHala ere, XXI.mendeko ikastolak hizkuntzaren erabileraren erronkari heldu behar dio eta sinetsita gaude honetan ere aurrerapauso sendoak emateko bidean gaudela.

Bide horretan, hizkuntza-sozializazioa dugu hizkuntzaren erabilerara iristeko gakoa. Sozializaioak hiru prozesu ditu: kognitiboa, identifikaziozkoa eta afektiboa; eta hiruretan eragin behar dugu gure ikasleen erabilera pizteko. Sozializazioaren bidez hizkuntza-komunitatearekiko atxikimendua eta talde kohesioa lortuko dugu. Beste hitzetan esanda, gure ikasleei zerbaiten parte direla sentiarazi behar diegu, ikastolatik haratago doan unibertso bateko parte direla, euskararen herria ezagutarazi eta sentiarazi behar diegu. Jon Sarasuaren hitzak erabilita, gure ikasleak euskaldun kontziente, konpetente eta kontsekuente izatea lortu behar dugu. 

Jaso Ikastola 1980an sortu zen eta 42 urte luze hauetan 2500 ikasle inguru pasa dira bere geletatik. Beraz, ikasle ohi asko dira eta horiek guztiengan sortutako haria eten ez dadin, ikastola berriro beraiengan hurbildu nahi genuke. Birtualki gertu, baina fisikoki geroz eta urrunago gauden internet aro honetan, ikasle ohiei ikastola berriro sentiarazi nahi diegu, gertu sentitu dezaten, ukitu, usaindu dezaten. Beraiek asko eman zioten ikastolari eta ikastolak beraiei, baina zergatik ezin dugu jarraitu, gaur egun ere, elkarri ematen? 

Galdera honi erantzuna eman nahian, ikasle ohiekin batera lan egiteko batzordea sortu berri dugu eta ikasle ohien topaketa antolatzen hasiak gara. Urteak pasa dira azkenekoz elkartu ginenetik eta garaia da berriro ere elkarri besarkatzeko, adiskidetasuna berreskuratzeko eta guztien artean ikastola egiten jarraitzeko. Adi beraz, aurki, sare sozialen bitartez, Jaso Ikastolako ikasle ohien topaketaren berri jasoko duzue eta.

JASO IKASTOLAREN LAU BEREIZGARRIAK

Ikasturtea aurrera doa eta aurten ere gure ikastolako bereizgarrietan sakontzen jarraituko dugu. Asko dira ikastola batek dituen asmoak eta helburuak, baina guk lau bereizgarri hauetan bildu nahi izan ditugu gure lan ildo nagusiak. 

 

STEAM ikastola gara

STEAM Science, Technology, Engineering, Arts eta Maths hitzen hasierako hizkien akronimoa da. Ikaskuntza-eredu berritzailea da, bost jakintza-arloak, ez ezagutza-arlo bereizi gisa, baizik eta era integratuan irakasteko metologia, diziplinarteko eta aplikaturiko ikuspegiaz. STEAM bitartez garatzen da, hain zuzen e

re, Jaso Ikastolako musikala. Izan ere, proiektu honen bitatez ikasleek hainbat trebetasun garatzen dituzte, hala nola gidoiaren idazketa, eszenografiaren garapena, jantziak, multimedia lanak, komunikazioa, kantua, koreografia, argiztapenaren diseinua eta soinua e.a. Gainera, guk bost jakintza-arlo horiei beste bi gehitzen dizkiogu Physical Education eta Literature. Beraz, gurean STEAM beharrean, PLSTEAM ikaskuntza-ereduari buruz hitz egitea gustatzen zaigu.

 

Guretzat hain arrakastatsua eta iradokitzailea izan den esperientzia hau, ikasturte honetan, Macedoniako eta Hungariako ikastetxeekin partekatuko dugu, hori izanen baita gure ikastolak garatuko duen Erasmus+ proiektuaren helburua. Beraz, datozen hilabetetan gure ikastolako ikasle zein irakasleek beraien esperientziaren berri emanen dute Europako bi herrialde horietan. 

 

Ikastola EKOLOGIKOA gara

Jaso ikastolan Hezkuntza gure ingurua hobetzeko eta eraldatzeko tresna izan behar duela sinetsita gaude eta aspaldian garatzen hasiak garen lan ildo hau ezinbestekoa bihurtu zaigu gainean dugun krisi klimatiko eta energetikoa dela eta. Instituzioek, erakundeek, enpresek, ikastetxeek eta norbanakook aurrerapauso sendoak emateko garaia heldu da. Zentzu horretan, gure ikastola ekologikoa bihurtzeko bidaian murgilduta gaude abian ditugu proiektuen bitartez. Ekologia bere zentzurik zabalenean ulertzen dugu; energia, garraioa  elikadura, kontsumo-ohiturak, hezkidetza eta norbanakoon ongizatea dugu helburu. 

 

Energia dela eta, jasangarritasunarekin dugun konpromisoarekin jarraituz, uda honetan 180 panel fotovoltaiko jarri ditugu. Instalazioak 100 Kw-ko potentzia du eta urtean, batez beste, %60ko aurrezpen energetikoa ekarriko du. Horrek karbono-arrastoan murrizten eta faktura elektrikoan aurrezten laguntzeaz gain, subiranotasuna en

ergetikoaren bidean jarriko gaitu. Izan ere, instalazio honen bitartez sortuko den eta kontsumitu ezingo dugun energia ikastolako kooperatibisten artean banatuko da. 

Baina, arestian esan bezala, ekologiaren aterkipean jasotzen diren beste hainbat elementutan ere eragiten jarraitu nahi dugu bizikletaren erabilera areagotuz, zero kilometro eta ekologikoak diren elikagaien munduan sakonduz, gure kontsumo-ohiturak birpentsatuz, SKOLAEren bitartez hezkidetzarako espazioak birdiseinatuz eta elkarbizitzarako, erlaxaziorako zein meditaziorako momentuak sortuz (SLOW ikastola). 

 

EUSKARA eta EUSKAL KULTURA  gara

Gauza jakina da ikastolen oinarria euskara eta euskal kultura direla. Hala ere, Jaso Ikastolan harago joan nahi dugu. Gure hizkuntzaren ezagutzari dagokionez, arro egoteko moduko emaitzak ditugu: aurreko ikasturtean, DBHko 4.mailan zeuden 55 ikasleetatik, 37 ikaslek B2 maila eta 16 ikaslek C1 maila lortu zuten Nafarroako Hizkuntza Eskolako probetan. Kontuan izan behar da ikasleen irteera profilak euskararako B2 maila ezartzen duela DBHko 4.mailako ikasleentzat; beraz, horrez gain, gure ikastolako 16 ikaslek C1 maila lortzea oso pozik egoteko modukoa da. Alde horretatik, ikastolan hizkuntzaren ezagutzarekiko ezarrita dugun helburua erdietsia dugula esan dezakegu. Hala ere, XXI.mendeko ikastolak hizkuntzaren erabileraren erronkari heldu behar dio eta sinetsita gaude honetan

 ere aurrerapauso sendoak emateko bidean gaudela.

Bide horretan, hizkuntza-sozializazioa dugu hizkuntzaren erabilerara iristeko gakoa. Sozializaioak hiru prozesu ditu: kognitiboa, identifikaziozkoa eta afektiboa; eta hiruretan eragin behar dugu gure ikasleen erabilera pizteko. Sozializazioaren bidez hizkuntza-komunitatearekiko atxikimendua eta talde kohesioa lortuko dugu. Beste hitzetan esanda, gure ikasleei zerbaiten parte direla sentiarazi behar diegu, ikastolatik haratago doan unibertso bateko parte direla, euskararen herria ezagutarazi eta sentiarazi behar diegu. Jon Sarasuaren hitzak erabilita, gure ikasleak euskaldun kontziente, konpetente eta kontsekuente izatea lortu behar dugu. 

IKASLE OHIAK gara 

Jaso Ikastola 1980an sortu zen eta 42 urte luze hauetan 2500 ikasle inguru pasa dira bere geletatik. Beraz, ikasle ohi asko dira eta horiek guztiengan sortutako haria eten ez dadin, ikastola berriro beraiengan hurbildu nahi genuke. Birtualki gertu, baina fisikoki geroz eta urrunago gauden internet aro honetan, ikasle ohiei ikastola berriro sentiarazi nahi diegu, gertu sentitu dezaten, ukitu, usaindu dezaten. Beraiek asko eman zioten ikastolari eta ikastolak beraiei, baina zergatik ezin dugu jarraitu, gaur egun ere, elkarri ematen? 

Galdera honi erantzuna eman nahian, ikasle ohiekin batera lan egiteko batzordea sortu berri dugu eta ikasle ohien topaketa antolatzen hasiak gara. Urteak pasa dira azkenekoz elkartu ginenetik eta garaia da berriro ere elkarri besarkatzeko, adiskidetasuna berreskuratzeko eta guztien artean ikastola egiten jarraitzeko. Adi beraz, aurki, sare sozialen bitartez, Jaso Ikastolako ikasle ohien topaketaren berri jasoko duzue eta.

 

 

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.