Noticias

Jaso Ikastolako neskak txapeldun

Comparte en:

Jaso Ikastolako futboltxo neska taldeak Nafarroako Koparen Liga bereganatu du, Erriberriko taldeari penaltietan irabazita. Joan zen larunbatean izan zen hori, Iruñeko Arrotxapea kiroldegian, emozioz beteriko partidan. Erriberriko neskek gol bat sartu zuten finalaren lehen zatian eta beste bat bigarrenean. Partida amaitzeko ordu laurden eskas falta zela, Jaso Ikastolako neskek ez zuten irabazle itxurarik. Maitane Zabaletak baloia sarean sartu zuen, ordea, eta Jaso Ikastolako neskek indarberriturik ekin zioten erasoari. Horrela, partida bukatzeko minutu eskas falta zela, berdinketaren gola sartu zuen Ane Senarrek. Luzapenko bost minutuetan inork golik sartu ez zuenez, penaltiek erabaki zuten finala. Jaso taldetik Oskia Adin, Ainhoa Bedmar eta Lohitzune Adinek egin zituzten jaurtiketak. Hirutik bi sartu zituzten, eta Erriberriko taldeak bakarra. Ondorioz, Jaso Ikastolako jokalarientzat izan zen garaipena. Gure neskek pozez txoratzen altxatu zuten kopa, Donibane Kirol Elkartean, eta han bertan ospatu zuten garaipena Javi Gutierrez entrenatzailearekin eta senideekin.

 Jasoko neska talde bakarraren hastapenak ez ziren samurrak izan. Ikasturte hasieran Nafarroako ligaxkan parte hartzea erabaki zuten DBHko 1. mailako neskek, baina lehen hilabeteetan ez zuten garaipen askorik ospatu. Sailkapenean atzera samar gelditu zirenez, otsailaz geroztik Koparen Ligan aritu dira. Irurtzun, Tafalla, Arbizu, Buñuel, Erriberri, Fustiñana,… Jaso Ikastolako jokalariak Nafarroako zoko guztietan ibili dira larunbatero eta, batzuetan nekagarria izan bada ere, azkenean merezi izan du. Gure zorionik beroenak, bada, txapeldun taldeari: Leire Kniese, Anne Bernarte, Lohitzune Adrian, Oskia Adin, Ainhoa Bedmar, Ainara Redin, Ane Senar, Maitane Zabaleta, Mara Ekisoain eta Juana Santxez. Zorionak eta eutsi goiari.

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…