Noticias

Jaso Ikastolak menu osasungarri, jasangarri eta ekologiko berriak sartu ditu bere jantokian, bertako lehen sektoreko ekoizpenak hornituak

Comparte en:

Jaso Ikastolak menu osasungarri, jasangarri eta ekologiko berriak sartu ditu bere jantokian, bertako lehen sektoreko ekoizpenak hornituak

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN/NNPEK) eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sinatutako jantoki kolektibo ekologikoak eta iraunkorrak sustatzeko hitzarmenari esker ezarri da proiektua.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak menu horiek ordezkatzen dituen ikastoletan pixkanaka sartzeko apustua egin du. Fase honetan hiru ikastetxe hauek parte hartu dugu: JASO IKASTOLA, PAZ DE ZIGANDA ETA TANTIRUMAIRU ikastolak. Urte osoan lan egin dute menu berriak ezartzeko, CPAEN/NNPEKekin batera.

Aldaketak menuetan

Ikastetxeetako proiektuak menu jasangarri eta osasungarrietarako trantsizioari heltzen dio, elikaduraren erabateko aldaketa gisa. Menuen egituran lan egin da, nutrizio-irizpideei, plateren elaborazioei eta sukaldeek elikagai freskoak eta sasoikoak sartzeko duten gaitasunari jarraiki; horrek eskatzen du zentroen inplikazio aktiboa, bai zuzendaritzarena, bai sukaldeko langileena, bai zaintzaileena eta irakasleena.

Nutrizionista batek eta CPAEN/NNPEKeko teknikariek osatzen dute zentroetako aldaketarekin batera doan diziplina anitzeko taldea, Menjadors Ecologics elkarteko Nani Moré sukaldariak gainbegiratua.

Menuaren aldaketa praktikoak osasun-agintariek ezarritako jarraibideetan oinarritzen dira, eta, laburbilduz, hauek dira: frijituak kentzea, animalia-proteinak murriztea eta barazkien eta fruten kontsumoa sustatzea.


Proiektua zenbakitan

Menu kopurua eguneko: 1480

Urteko menu kopurua guztira: 260.000

Inplikatutako ekoizle kopurua: 23

Sartutako hurbileko elikagai ekologikoak: arroza, oloa, pasta, lekaleak, irina, kontserba, arrautza, olioa, askotariko barazkiak.

 

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…