Emozioak ezagutzea, kudeatzea eta adieraztea egunean zehar sortzen diren egoera desberdinei aurre egiteko ezinbesteko tresna bat da. Haur hezkuntzan emozioen lanketa egiteko ipuin batzuk erabiltzeaz gain, emozio ezberdinak adierazten dituzten argazki , ikur eta txartel batzuk ere erabiltzen ditugu. Hainbat jardueren bidez emozio batzuen antzezpena egiten eta dagokien izena ematen ikasten dute haurrek.