Noticias

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA: ZER EGINGO DUGU?

Comparte en:

Egunotan jaso duzue Etxealditik Euskaraldira ekimenaren berri. Egitasmoak euskaraz gehiago eta hobeto egitea du helburu. Hori horrela izanda, ikastolatik, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ariketak egin eta partekatzera. Honatx ekimenaren nondik norakoak:

Iraupena: apirilaren 20tik, maiatzaren 3ra.

Hiru fase hauek ditu ekimenak:

  1. Bakoitzak gure eremu hurbilenean ditugun hizkuntza-portaera eta ohituren gaineko hausnarketa egitea, apirilaren 23ra arte: nola hitz egiten dut etxekoekin? Eta etxetik harremana dudanekin?
  2. Ohiturak aldatu edo finkatzeko gauzagarriak diren ideiak proposatuko dizkigu Euskaraldiak, apirilaren 24tik 30era, nork bere nahiaren arabera eta bere erritmoan egiteko.
  3. Maiatzaren 3an egingo den ekintza bateratuan parte hartzea.

Parte hartzeko jarraibideak goizero-goizero emango dira, bideo labur eta mezu bidez. Euskaraldiko facebook, instagram eta twitter kontuak, ahobizi nahiz belarriprest Telegram kanalak, Euskaraldiko webgunea, anitzak dira informazioa jasotzeko bideak.

Sare sozialen bidez zein fisikoki parte hartzeko ere bideak izango ditugu. Horretarako, ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak sareratzera animatu nahi zaituztegu.

 

Hasteko, etxeetako leiho eta balkoietan koloretako puntu bat jartzea proposatzen dizuegu, ekimenean parte hartzen ari garela adierazteko.

Marraztu EUSKARALDIKO puntu bat nahi duzun kolore eta tamainan

 

Atera familia-argazkia puntuarekin. Argazkia atera eta partekatu sare sozialetan. Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!

 

Eta ez ahaztu: jarri puntua zure balkoi edo leihoan.

 

 

Kolorez bete ditzagun balkoiak, euskararekin bete ditzagun etxeak!

 

Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!

 

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…