Noticias

BIHAR ENDEKALOGOA, IKASTOLAK ETORKIZUNA ERAIKITZEN

Comparte en:

Bihar, Euskal Herriko ikastolok, 2021eko otsailaren 25ean aurkeztu genuen proposamena da.

Proposamenaz gain, gogoeta prozesua ere bada, gure oinarrietan sakontzeko eta datozen urtetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko erabiliko duguna. Proposamen horrek, gure ustez, Euskal Hezkuntza Sistemak behar dituen ezaugarriak barnebiltzen ditu. Beraz, ezaugarri horien inguruan gogoetatu, osatu eta horiek praktikara eramateko gure estrategia zein izan behar den erabakiko dugu prozesu honetan zehar. Hau da, gaur biharkoaz hausnartu; etorkizunera begira jarri, aurrera begira.

Bihar gogoeta prozesuari, Euskal Herriko Ikastolen VII. Batzarrarekin emango diogu bukaera. Bertan Ikastolok gure hurrengo hamar urteetako estrategia eta gakoak aurkeztuko ditugu. Baina guzti hau bideratzea ezinezkoa izango litzateke Ikastolek hartu duten konpromisorik gabe. Eta ikastolen konpromisoarekin batera, Ikastolen komunitatea osatzen dugun guztion parte-hartzea ere behar dugu. Izan ere, horrelako bide batek inplikazioa, taldea, komunitate aktiboa eskatzen du, eta gure mugimenduaren oinarri diren hauekin bakarrik atera ahal izango dugu aurrera. Ikastola guztien eta hauen sarearen ekarpena ezinbestekoa izango da. Aniztasun honek aberastuko du prozesua eta hausnarketan sakontzeko aukera emango digu. Ekin diezaiogun! Gogoeta prozesuak bi fase izango ditu eta orain lehenengoari helduko diogu. Eta zure parte hartzea ezinbestekoa izango zaigu gure komunitatea hobeto ezagutu eta horren gainean etorkizuna eraiki ahal izateko. Denon ekarpena dugu beharrezko, izan guraso, langile edo ikasle. Parte-hartzeko modua erreza izango da, eta ez diozu denbora gehiegi eskaini beharko, galdetegi erraz bat besterik ez da izango.

Hementxe duzue GALDETEGIA betetzeko aukera eta ondoren, Erretoretza Batzordean eta bertan parte hartu nahi duenak aztertuko ditu ekarpenak.

Galdetegia BIHAR endekalogoan dago oinarritua eta bere printzipioak eskura dituzue gure web orrian: ENDEKALOGOA.

Edozein azalpen behar izanez gero jarri ahal zarete harremanetan Erretoretza Batzordearekin: kooperatiba@jasoikastola.net

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…