Noticias

Bardeetan bizikletaz

Comparte en:

Joan zen astean Euskal Herri osoko ikastoletako 400 bat ikasle (horien artean Jaso Ikastolako DBHkoak) elkartu ziren Bardeetako parke naturala bizikletaz ezagutzeko.

Topaketa Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatu zuen zenbait guraso eta senideen lagunzatz. Jaso Ikastolan, esate baterako, Juan eta Jon Oroiz (Ander Oroiz ikaslearen aita eta anaia) arduratu ziren bizikletaz eramateaz eta beste hainbat arazo konpontzeaz. Haien laguntzari esker, bizikletak onik iritsi ziren Bardeetara.

DBHko 4. mailako ikasleak ostegunean abiatu ziren Jaso Ikastolatik, 14:30etan, eta Tuteran Euskal Herri osoko gainontzeko ikasleekin bildu ziren. Horixe baitzen topaketaren helburuetako bat: ikastola eta toki ezberdinetako neska-mutilen arteko harremana bultzatzea. Ikastoletako ikasleek hainbat jolas kooperatibo egin zituzten elkar ezagutzeko, eta ondoren Tuterako karriketan barna ibili ziren, gimkana baten bidez hiria bera ere hobeki ezagutzen. Ikasleak hogeinaka banatu zituzten, talde bakoitzean ikastetxe ezberdinetako ikasleak zeudela.

Gaua bertako ikastolan eman zuten, karaoke eta guzti. Biharamunean Bardeetako paraje ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuten, eguna eguzkitsu esnatu baitzen. Hitzordua Castildetierran zuten, handik abiatzekoa zelako martxa. Ikasle batzuk ibilbide luzea egin zuten (20 km) eta laburragoa beste batzuek (8 km). Ipar orratzaren eta mapen laguntzari esker,  inor galdu gabe bukatu zuten bizikleta martxa. Ondoren, Virgen del Yugon elkartu ziren denak eta bapo bazkaldu zuten (artzai apurrak, tortilla eta txistorra), etxera itzultzeko ordua iritsi zitzaien arte.

Topaketa dela eta, Bardeak ezagutzeko eta kirolaz, naturaz eta euren arteko harremanaz gozatzeko aukera izan zuten Jaso Ikastolako ikasleek. Aurretik prestaketa lanak ere egin zituzten: tailer bat gurpil zulatuak eta tankerako arazo mekanikoak konpontzen ikastelako, hitzaldi bat Bardeetako geologiaren gainean eta bizikleta bueltaxka Zizur Txikiraino.

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…