Noticias

Artetako iturburuan

Comparte en:

DBHko 2. mailako ikasleak Artetako iturburuan eta Egillorko edateko uren araztegian izan ziren joan zen asteartean, Xabier Arrizibita eta Patxi Arellano irakasleekin. Jaso Ikastolako neska-mutikoek eguraldi eguzkitsua eta beroa izan zuten, inguru ederraz gozatzeko modukoa. 

Artetako iturburua Olloibarrean dago, Iruñetik 20 bat kilometrora, eta toki ezin egokiagoa da lur azpiko uren mundua deskubritzeko. DBHko ikasleek Belen Ausejo monitorearen ahotik jaso zituzten iturburuaren gaineko azalpenak. Artetako iturburua elikatzen duen akuiferoak 100 km koadroko eremu bateko ura eta elurra biltzen ditu, Andia mendiko belardi zabaletan, eta iturburutik ateratzen den lur azpiko ura Iruñerrira bideratzen da. Hiriburuan kontsumitzen den uraren erdia baino gehiago handik ateratzen da, hain zuzen ere. 

Iturburua ezezik, han bertan dagoen ingurumen hezkuntzako zentroa eta Egillorko edateko uren araztegia ere bisitatu zituzten Jaso Ikastolako ikasleek.

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…