Noticias

Euskara taldea hasi da lanean

Comparte en:

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Euskara Taldea osatu dute Jaso Ikastolako DBHko ikasleek. Ekimen hau borondatezkoa da, eta erantzun ezin hobea izan du ikasleen aldetik, batez ere 3. mailan. Hogeita bost ikaslek eman dute izena eta lanean hasiak dira dagoeneko, Jasetxea txukuntzen eta ekintzak antolatzen. Euskara taldearen helburua gure hizkuntzaren “erabilera areagotzea eta suspertzea da”, Nerea Zabalo Euskaraz Bizi-ko arduradunak esan digunez. Erronka ez da makala, jakina baita ohitura linguistikoak aldatzea zaila dela. 

Euskara Taldeak lau azpitalde antolatu ditu lana hobeki banatzeko (Argitxoren Txokoa, margoketa, ekintzak eta txapelketak), eta lanean ari da jadanik. Hala, DBHko zenbait ikasle ipuin kontari ibili dira Haur Hezkuntzako geletan eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat pilota txapelketa antolatu dute. Olentzeroren etorrera egunerako ere hainbat jarduera antolatzen ari dira. Jaso Ikastolara hilaren 22an etortzeko da ikazkin tripa handia, eta egun horretarako futboltxo eta ping-pong txapelketa azkarrak eta disko festa prestatzen ari dira DBHko ikasleak.

Euskara Taldeak ez du izen propiorik oraindik. Ideiarik bai?

 

 

      
Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…