Noticias

EUSKARA SUSTATZEKO “PULUNPA” PROGRAMA DBH1. MAILAN

Comparte en:

Aurten ere, Pulunpa, Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen egitasmoa jarri dugu martxan DBH1. Mailan.

Bere izena Pulunpa da eta euskararen erabileran eragitea du helburu. Egitasmoa, Ikastolen Elkartearen eskutik datorkigu eta gure ikasleekin gaia jorratzeko, irakasle espezializatuak etorri zaizkigu.

Maila honetan egiteak badu bere garrantzia. Kontuan hartu behar da etapaz aldatzean helduagoekin harremanetan jartzen direla ikasleak, eta adin horretan jasotzen dituzten erreferentzia gehienak erdaraz direla. Gainera, DBHra pasatzean, fisikoki ere lekuz aldatu eta gelak nahasten ditugu eta, egoera berri horrek egokitzapena ere eskatzen du.

Horretarako ikasleek aste horretan hainbat jarduera landu dituzte bere hizkuntza konpetentzia sendotzeko eta bere arteko harremanak finkatzeko (talde nahasketa baita). DBHn ere egokitze hastea beharrezkoa da eta egitasmo hau ohiko programazio kurrikularrean txertatzeak onurak besterik ez ditu.

 

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…