Noticias

Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Mendillorriko ur-biltegian

Comparte en:

Haur Hezkuntzako 5 urteko geletako neska-mutilak Mendillorriko ur-biltegia ikusten izan dira aste honetan. Bisita asteazken goizean egin zuten, Andone Salbarredi eta Bego Fernandez tutoreek lagunduta. Mendillorrira autobusez joan ziren eta hango ur-biltegian uraren ziklo osoo ikusteko aukera izan zuten. Iruñerriko Mankomunitateko monitore batek azaldu zien nola sortzen den ura eta zer bide egiten duen gure etxeetako iturrietara iritsi arte. Era berean, oso baliabide garrantzitsua eta urria denez, ura neurrian erabili behar dugula ohartarazi zien, alferrik galdu gabe. HHko 3. mailako ikasleek adi-adi entzun zituzten azalpen guztiak, eta ondoren primeran pasatu zuten parkean jolasean. Aurretik hamaiketa ederra eginda, jakina, ume hauek ura baino zerbait gehiago behar baitute handitzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…