Noticias

Liburu kuttunenak aukeratzen

Comparte en:

 Liburuaren eguna dela eta, ekimen ugari izan dira astean zehar Jaso Ikastolan: irakurraldiak, hitzaldiak, horma apainketak, eta abar. Horien artean nabarmentzekoa da Juul bozketa, Ikastolen Elkarteak antolatuta urtero egiten diren literatura hauteskundeak. Hauteskundeek irakurzaletasuna areagotzea dute helburu: bozketa bidez, ikastoletako ikasleek beren egile kuttunenak (idazle nahiz marrazkigile) hautatzeko aukera dute.  Bozketan Euskal Herri osoko ikasleek parte hartzen dute. Aurtengohauteskundeetan, 20.994 boto jaso dira guztira: 15.258 liburu kuttunenak aukeratzeko eta beste 5.736 ilustratzaileen kategorian. Aurreko urteetan bezala, aurten ere ikasle helduek boto elektronikoa eman dute. Haur Hezkuntzakoek, berriz, betiko boto-txartelak erabili dituzte. Argazkietan ikus daitekeenez, Jaso Ikastolako ikasle gazteenek  oso serio hartu zuten bozketa, eta zintzo-zintzo ibili ziren bai botoa ematerakoan, baita behatzaile lanetan ere. 

 

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…