Noticias

SUTAN-Musikala- AZKEN AUKERA IRUÑEAN IKUSTEKO

Comparte en:

Heldu den Urriaren 11an Baluarte Antzokian ikusgai egongo den SUTAN-Musikala- ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Familia osoarekin ratu bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera! Gainera, gaztelerako goitituluak izanen ditu.  Bestalde, Iruñeko Gazte orkestrak zuzenko musika jarriko du 40 musikariren laguntzaz.

Islandian oholtzaratu ostean,  musikalak Iruñea, Tutera, Donosti eta Bilbora bidaiatuko du, bere 10. urteurrena orkestrarekin batera ospatzeko asmoz.

 

NOIZ: Urriak 11, Asteartea 18:00etan

NON: BALUARTE ANTZOKIAN

SARRERAK SALGAI:

www.baluarte.com

Trailerra:

Bideoklipa:

____________________________________________________________________

SINOPSIA

1909, New York. Clara Lemich “Triangle” fabrikara sartzen da lanera. Bertan, emakumezkoen lan baldintza kaxkarrak ikusi ostean, beste 20.000 emakumerekin batera “atorgileen greba” deituriko matxinada bultzatzen du. Bere lankideak grebera eramateko, istorioako emakumeengan bilatzen du inspirazioa: Cleopatra (Egitpon), Whan Zenyi (Txinan), Marie Coulon (Euskal Herrian), Emakume hauen istorioak irakurrita, indarra eta inspirazioa jasotzen du greba aurrera eramateko. 

Istorio honek 2 helburu nagusi ditu:

  • Emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena
  • Gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea

 

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…