Noticias

Santa Ageda bezperan, kantuan eta eskean ibili dira txikienak

Comparte en:

Santa Ageda bezpera dela eta, kantuan eta eskean ibili dira gaur goizean Jaso Ikastolako bi urteko haurrak. Egia esan, abestu ez dute gehiegi abestu, baina gogoz astindu dituzte makilak eta are gogo handiagoz jan dituzte gainontzeko ikasleek eta irakasleek oparitan emandako gozoki eta opilak. Bi urteko neska-mutikoak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleen aurrean aritu dira, eta sukaldeko langileen aurrrean amaitu dute euren agerraldi arrakastatsua. Makilak lagungarri izan dira, eta ez erritmoa markatzeko bakarrik; Amaia Lasarte artzain onenen pare ikusi dugu makilarekin bere “artaldea” gobernatzen. Arantza Aleman eta Marian Lasarte eztarria urratu arte aritu dira abesten, eta Esther Spielberg Mikeok ez du bideo kamera askatu ibilbide osoan. Hamaiketako garaian bapo jaten ikusi ditugu guztiak, handi nahiz txiki. Indarrak zaindu beharko bai, inauteriak ere gainean ditugu eta.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…