Noticias

PLAKA FOTOBOLTAIKOEN BIDEZ, ENERGIA AUTOKONTSUMOAREKIN BAT EGITEN DU IKASTOLAK

Comparte en:

JASO IKASTOLAK aurrerapausoa eman du jasangarritasunarekin duen konpromisoan, zehazki, subiranotasun energetikoaren alorrean. Udan, eguzki instalazio fotoboltaikoa jarriko du hegoaldeko estalkian, energia autohornikuntzan aurrera egin, faktura elektrikoan aurreztu, eta karbono-arrastoa murrizten laguntzeko; modu horretan, larrialdi klimatikoari erantzuna emateko.

Energiaren sektorean testuinguru kritikoan gauden honetan, tokiko autokontsumorako kooperatiben dinamikekin bat egitea erabaki du JASO IKASTOLAK. Estrategia bikoitz bati erantzunez egingo du, gainera: kontsumoa murriztuz eta energia berriztagarria eta berdea sortuz, JASO JASANGARRIA programa inspiratzen duten printzipioekin lerrokatuta.

Instalazioak 100 Kw-ko potentzia izango du autokontsumo erregimenean. Urtean, batez-beste, %57,41eko aurrezpen energetikoa ekarriko du, eta horrek, bost urteko epean, inbertsioa berreskuratzea bermatuko du. Instalazio fotoboltaiko honek, gainera, sortzen eta kontsumitzen den energia, aurrezpen maila eta emisioen murrizketen parametro guztiak unean-unean ezagutzeko aukera eskainiko du, datorren ikasturtetik aurrera, Idazkaritzan jarriko den pantaila baten bidez.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…