Noticias

Pintxorik goxoenak

Comparte en:

Agian nekatuta, baina goseak ez behintzat. Jaso Ikastolako 5. mailako ikasleak bapo janda atera dira gaur eskolatik. Horrela bizi gara unitatea lantzen ari direla eta, pintxo lehikaeta egin dute bi taldeek, Xabier Garcia de Eulate eta Dabid Albira tutoreen laguntzaz. Pintxoak taldeka prestatu dituzte, ikasgelan, osagaien ezaugarri nutrizionalak kontuan hartuta.

Ondoren areto nagusian aurkeztu dituzte, dotore asko aurkeztu ere, dastaketarako. Pintxoak ezezik, pintxoak egiteko instrukzioak eta haien ezaugarriak ere azaldu dituzte horma irudietan. Pintxo dastaketa areto nagusian izan da. Hantxe zeuden zain epaimahaiko kideak: Birijina idazkaria eta Eneko bulegaria, munduko gastronomorik mokofinenak. Kostata aukeratu dituzte pintxo onenak; esan dutenez, aurtengoan maila oso-oso altua izan da, eta ez da samurra izan saridunak aukeratzea (agian horregatik ez dira dastaketa xume batekin konformatu: pintxo mota bakoitzetik bizpahiru mokadu jaten ikusi ditugu, profesionaltasunaren izenean).

Azkenean hauxe izan da epaimahaiaren erabakia: pintxorik onena Postre-pintxo lanarentzat. Egileak: Idoia Nabal, Amaia Urtasun, Loren Otermin eta Maialen Saenz. Bigarren saria, pintxo originalenari dagokiona, Frutti-txotx pintxoak jaso du, Amaia Vidondo, Iker Otazu, Sara Urdiroz eta Leire Ruizek egina; eta, azkenik, pintxo nutritiboenaren saria Carlota Urra, Jon Ferrero, Irati Azkoitik eta Mikel Razkinek jaso dute, Tic-tak pintxoarekin. Irabazleek jaso duten saria pintxoak bezain goxoak eta nutritiboak izan dira: bina musu epaiamahaiko kideen partetik. Hortik aurrera, barra librea izan dute neska-mutiboek pintxo janari ekiteko. Eta ez ikasleek bakarrik. Felix Senar LHko koordinatzailea ere ikusi dugu pare bat irensten. Eguerdirako mahai gainean ez da alerik gelditu. 

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…