Noticias

Osasun aste bete-betean

Comparte en:

Jaso Ikastola osasun astea ospatzen ari da astelehenaz geroztik. Ikasleek ohitura osasungarriak har ditzaten, egitarau oparoa prestatu dute Alejandra Rodriguez jantokiko arduradunak eta Elisa Ros Orduz Kanpoko Ekintzen arduradunak. Elikadura zaintzearen eta kirola egitearen garrantziaz jabetzea zen osasun astearen helburu nagusia. Oraindik goizegi da helburua beteko ote den jakiteko, baina begibistakoa da ikasleak gustura ari direla parte hartzen, gustura ari direnez. 

Astelehenean, LHko 2. mailako neska-mutikoek gosari mundiala izan zuten ikastolako jantokian bertan (mazedonia fresko eta guzti), eta asteazkenean 1. mailakoek hartu zuten gosarien lekukoa. Tartean, asteartean, etxean gominola naturalagoak nola egin ikasteko tailerra egin zuten. Elikadurarekin batera, kirolak eta dantzak ere izan dute tarterik osasun astean; hala, dantza moderno, judo eta aerobic erakustaldi bana izan dugu ikastolan.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…