Pandemia garaian bagaude ere, aurten Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleok Ipar Eski Eskola Kanpainan parte hatzen ari gara. Antolatzaileek esan diguten bezala, jarduera berezi hau aurrera eramatea oso zaila izan da. Nafar Gobernuaren Osasun Sailarekin egoerari egokitutako protokolo bereziak batera landu dira.
Aste Zurian eskiatzen ikasteaz gain, bertakoek prestatutako hainbat jardueratan parte hartzen ari gara: koreografiak, astronomia eta artisautza tailerrak, Natur Interpretazio Zentrua…
Ikasleak oso pozik parte hartzen ari dira askotariko ekintza hauetan guztietan, baina denaren gainetik, beren ikaskideekin bizipen bereziak partekatzea da gehien baloratzen dutena. Beste alde batetik, irakasleok gehien baloratzen duguna eta proiektu honetan parte hartzera bultzatzen gaituena, ikasleek ardura, autonomia, Naturarekiko errespetua eta elkartasuna lantzea da.