“Gu jasokoak gara, eta zu?” Lelopean, gure ikastolako kide batzuek,ikastola ezagutzeko eta “jasokide” izateko gonbidapena egiten digute bideo honetan.
Izan ere, 2021 – 2022ko matrikulazio kanpaina hasi dugu eta Jason, horrela nahi duten familientzako bakarkako hitzorduak ematen ditugu. Gure ikastolako harreman pertsonalizatuaren eredu, horrela artatu nahi ditugu ere Jaso Ikastola ezagutzera etorri nahi duten familiak. Hitzordu horiek ikastolako zuzendariarekin egiten dira eta gure hezkuntza proiektua ezagutzeaz gain, ikastolako gelak eta eraikuntza osoa ikusteko bixita gidatua egiten dugu.