Noticias

HIZKUNTZEN FERIA

Comparte en:

Azken urteotan bezala, Iruñerriko hiru ikastolen guraso taldeak, Jasok, Paz de Zigandak, eta San Ferminek, 2021eko Hizkuntzen Feria antolatu du Nafarroako Ikastolen Elkarteko gurasoentzat. Aurtengo edizioa Paz de Ziganda ikastolari antolatzea dagokio.

Zenbait enpresak hizkuntza-murgiltzearekin loturiko beren eskaintzak eginen dizkiete gurasoei. Eskaintza horiek udarako zein ikasturte osorako izanen dira, eta adin-tarte ezberdinei eskaintzeaz gain, hemen zein atzerrian egin ahal izanen dira.

Noiz:

Urtarrilaren 21ean, ostirala, 17:00-20:00

Urtarrilaren 22an, larunbata, 10:30-13:30

Tokia: Paz de Ziganda Ikastola (Batxilergo eraikinean)(Atarrabia)

Aukeratutako enpresak, jada ezagutzen ditugun enpresak dira, hots, seriotasun eta konfiantza eman dutenak. Azpimarratu behar da, hala ere, antolatzaileen funtzioa eskaintza aurkezten erraztea besterik ez dela. Antolatzaileek, beraz, ez dute inolako ardurarik hartzen enpresa hauen lanarekin.

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…