Noticias

EIDER EIBAR, GUREAN

Comparte en:

Eider Eibar ilustratzailea otsailaren 8an etorri zen 1. mailako ikasleei erakusketa eta hitzaldi bat eskaintzera.

Hau da 1.B klaseko ikasleon esperientzia.

Erakusketan, bere lana nola zen azaldu zigun eta gero baita ere aurretik egindako proiektu batzuk ere erakutsi zizkigun. Ondoren, Kokoak gara jolas-proiektuari buruz hitz egin zigun.

Bukatzeko, ikasleen ideiekin poster batean hainbat marrazki ikusgarri marraztu zituen eta gure gelako baten erretratua egin zuen. Orain, bere lana bukatu nahian marrazkiei kolorea ematen ari gara.

Oso ongi pasa genuen eta beste horrenbeste ikasi genuen. Espero dugu Eiderrek ere gurekin esperientzia polita eduki izana.

Emma eta Naroa

Comparte en:

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Noticias

Noticias relacionadas

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

ALTUERA BERRIAK EZAGUTZEN: ESKALADA GURE IKASGELETARA IRITSI DA!

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, Gorputz Hezkuntzako ikasgaian, abentura bertikal zirraragarri batean murgiltzeko aukera izan…
JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

JASO GINELAKO GARA-BIDEOA-

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Jaso Ikastolako ikasle eta langile ohien festa ospatu genuen. Mezuarekin batera…

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN

Pasa den astean, Maiatzak 16, DBHko 1.mailako ikasleek Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Noé balletaren zuzeneko…