5 urteko haurrek ipuinak gustukoak dituzte eta horregatik HH3 mailan gai honen inguruan proiektu bat egin dugu . Jarduerak desberdinen bidez hizkuntza komunikaziorako konpetentzia landu dugu eta aldi berean hizkuntza idatziarekiko interesa sustatzen saiatu gara. Etxetik ekarritako ipuinak gelan landu ondoren, HH3 ko ikasleek HH2 mailako ikasleei kontatu dizkiete.Gurasoen partaidetza ere sustatu dugu eta gelako ama bat gelara etorri da haurrei ipuin bat kontatzera.