Ezaguna da musikak nerabeen eta gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Hain zuzen ere euskal kulturaren transmisioa gazteen artean zabaltzearren, musikariak geletara hurbildu nahi dituzte “Musikariak Ikastetxeetan” programaren bidez.
Aurreko Azaroaren 4an, “Tristtan Mourguy” musikaria DBH 3. mailako ikasleekin (musika ikasgaian) egon zen. Bere sortze prozesua, bere lanak, euskal tradizio musikalarekin duen lotura eta teknikoki hainbat kontu kontatu zizkigun eta noski, zenbait kanta jo zituen.