Jaso Ikastolako 4 urteko bi gelak Iribasen izan ziren joan zen ostiralean, maiatzaren 21ean, eta Argitxo panpina eraman zuten Larraun harana ikus zezan. HHko neska-mutikoek autobusez egin zuten bidaia, Axun eta Irene tutoreek lagunduta. Eguraldi bikaina eduki zuten, eguzkitsua eta beroa. Aukeran, beroegi eta guzti. Ibilaldi luzea egin zuten, ia Larraun ibaiaren sorbururaino. Belardi eder batean bazkaldu zuten eta arratsaldea frontoian eman zuten. Argitxok primeran pasatu zuen eta, esker onekoa denez, txupatxus bana eman zien umeei.
Noticias
Noticias relacionadas
LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian
Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA
Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…