ZERBITZUAK
Orduz Kanpoko Jarduerak OKE
Hainbat gaitasun garatzeko eta, euskararen erabilera eta pertsonen arteko harremanak indartzeko jarduera ludiko eta motibatzaileak.
JARDUERAK
OKEzehaztasunez
Orduz Kanpoko Ekintzen helburu nagusia EUSKARAren erabileran eragitea da, haurren artean euskarazko harremanak bultzatzea eta euskara bere arlo ludiko eta ez-formalean erabiltzea.
Helburu honetaz gain bestelako hauek ditugu kontuan:
- Euskararen erabilera indartzea, jarduera ludikoen, motibatzaileen eta gure ikasleentzat interesgarriak diren jardueren bidez.
- Haurrek bere denbora librea modu eraikitzaile eta emankor batez bizi dezaten.
- Gaitasun emozionalak eta/edo bestelakoak lantzea, aisiaren eta astialdiaren merkatuan aurkitzen zailak diren jardueren bidez, hala nola yoga, sormen-tailerra, zientzia eta diseinu tailerra, txalaparta, xakea, bertsolaritza, etab.
- Bizikidetasuna sustatzea, arau, ordutegi, material eta instalazioekiko begirunea landuz.
- Azken finean, heziketa alor ezberdinetan bultzatu nahi dugu; hizkuntzaren aberatasunean, kirolaren bidez bizimodu osasuntsua bultzatuz, berdintasunean eta elkartasunean oinarrituriko balore hezkidetzaileak sustatuz.