ZERBITZUAK
Jantokia
Geure sukaldaritza dugu, elikadura ona bermatzeko eta ohitura osasungarrietan hezteko.
ELIKADURA
Jantokia laburbilduz
Jaso Ikastolan kezkatzen gaitu gure ikasleek bizitza osasuntsua, aktiboa, elikadura ona eta ariketa fisikoa izateak. Beraz, elikadura osasuntsua haurraren ongizaterako ardatz gisa hartzearen aldeko apustua egin dugu, elikadura osasuntsu, iraunkor eta ekologikoan murgilduta.
Haur Hezkuntzan, ohitura osasungarriak hartzeko tresnak ematen ari gara. Zorionez, badugu elikadura-abantaila bat. Gure sukaldea daukagu, eta egunero janaria prestatzen dugu hiru irizpideren arabera: osasuntsua, jasangarria eta tokikoa izatea.
Jaso Ikastolako jantokiak bi funtzio betetzen ditu: gure ikasleen elikadura ona bermatzea eta ohitura osasungarrietan heztea. Elikadura ezinbestekoa da haurren garapenerako, eta horretarako, menu orekatuak eta osasuntsuak egiten ditu gure dietistak, eta hezkuntza, berriz, elikadura osasungarrirako jarraibide egokiak jasotzen dituen irakaskuntza da. Gure jantokia ikasleen arteko harremanetarako eta bizikidetzarako gunea ere bada.
JASO OSASUNTSUA
Jantokiazehaztasunez
Sukaldaritza propioa izateaz gain, gure menu berrietan sakonki garatzen ari gara osasungarria, lokala eta jasangarria izateko irizpideak. Menu berri horiek ezartzeko, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Ekoaldek lagundu dute, kolektibitateetarako elikagai ekologikoak banatzeko zentro logistiko gisa.
Ikastolako menuek osasun-agintariek nutrizio-irizpideei buruz emandako gomendioei jarraitzen diete, eta garaian garaiko elikagaiak, freskoak, tokikoak eta ekologikoak barne hartzen dituzte.
Ikastolan, beraz, elikadura osasungarria, jasangarria eta ekologikoa haurraren ongizaterako ardatz gisa ulertzearen alde egin dugu.
Gure sukaldea eta lantaldea Ikastolan bertan izateak hori lortzen laguntzen digu. Menuak gure ikasleen beharretara egokitzen ditugu, eta, gainera, gure sukaldaritza- eta jantoki-taldeak familiekiko harreman zuzena bermatzen digu.
Izan ere, bai egun berean sortzen den edozein beharri (eguneko dieta bereziak), bai osasun ikuspegitik beharrezkoak diren dieta berezi eta intolerantziarekin lotutakoei.
Nafarroako Zeliakia Elkartearekin elkarlanean ari gara. Gure profesionalentzako prestakuntza ematen dugu, eta, gainera, bere aholkularitza dugu menu horiek eta dagozkien protokoloak prestatzeko.
Nafarroako Gobernuaren Fruta Banatzeko Programan parte hartzen dugu. Otsailetik ikasturte-bukaerara bitartean, haurren obesitatearen aurkako borrokan, Haur Hezkuntzako haurrek astean hiru egunez gosaltzen dute Sailak helarazten digun fruta eta horrela, ohitura osasungarrietan eragiten dugu.