Ikastolako beste ikasle guztiak bezala, DBH-4Bkoak ere ikasturte berrian bete-betean murgilduta gaude dagoeneko eta ez da, ez, aurtengo ikasturte hau ohikoa izanen; ekainean agur esanen diogu orain arte elkarrekin ibilitako bide luzeari… , baina, egon, maskara jantzita? Batek daki hori!
Hidrogela, maskara, segurtasun tartea, sektoreak eta abarrak, ea ustekabean, gure egunerokotasunean bidaide ditugu, auskalo noiz arte. Patxadaz hartu beharko.
Datorrena datorrela, indarra eta kemena ez dugu falta eta aurrera jarraitzen dugu familia, lagun, irakasle eta Jaso Ikastolako kide guztiekin batera.
Eutsi goiari!