Noticias

Eskaintza oparoa udarako

Comparte en:

Urtero bezala, Ikastolen Elkarteak prest dauka Udako Aisialdi Eskaintza. Honen inguruko informazioa eta xehetasunak www.ikastola.net helbidean aurkituko dituzue (euskara hutsean).Gaztelaniazko laburpena, berriz, berri honen bukaeran erantsitako agirian topatuko duzue. Ikusiko duzuen bezala, euskararen eta ingelesaren erabilera bultzatu nahi duten udalekuen eskaintza oparoa da, eta Jaso Ikastolatik horietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Izen-emate orria eta programen baldintza orokorrak ikastolako idazkaritzan aurkituko dituzue. Izen-emate orria bete ondoren bidali helbide honetara: BIE. Aoiz plaza, 1-4 48015 Bilbo.

Atzerriko egonaldietarako izena emateko,  944 354 340 telefonora deitu behar duzue  zuzenean (Zuriñe Saiz). Beste edozein programari buruzko informazio gehiago lortzeko ere telefono horretara deitu edota www.ikastola.net  webgunean sartu. 

Erne ibili izena emateko epeekin. Kontuan izan ikasleak ordainketa egunaren arabera onartzen dituztela. Beraz, joateko asmoa izatekotan, hobe duzue ordainketa lehen bai lehen egitea. Bestalde, ikasleek taldeka joan nahi badute, denek egun berean ordaintzea gomendatzen dizuegu, elkarrekin tokatuko zaiela ziurtatzeko. 

Bestalde, jakin ezazue Nafarroako Gobernuak LH eta DBHko ikasleentzat antolatzen dituen udako murgiltze programetan (ingelesez) izena emateko epea ere irekita dagoela. Egitarau horiei buruzko xehetsaunak www.educación.navarra.es web gunean topatuko dituzue. Informazio guztia eta izen-emate orria Gaur-gaurkoa atalean aurkituko dituzue. Adi ibili, izena emateko azken eguna martxoaren 11a da eta.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…