Beno lagunak, Jaso ikastolan ikasturte hasierako martxa ongi hartua dugu eta oraingo honetan, kontatu nahi nizuen, aste honetan, DBHko 1.mailako ikasleak Pulunpa egitasmoan murgilduta daudela. Pulunpa Ikastolen Elkarteko egitasmoa da eta bere helburua da ikasleek euskara, euskal kultura eta euskararen unibertsoarekiko atxikimendua indartzea. Eta hori guztia emozio eta sentipenen bitartez! Ez da gutxi, ezta? Etorri, etorri nirekin ea zertan ari diren orain gure Pulunpalariak…