Ezaguna da musikak nerabeen eta gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Hain zuzen ere euskal kulturaren transmisioa gazteen artean zabaltzearren, musikariak geletara hurbildu nahi dituzte “Musikariak Ikastetxeetan” programaren bidez. Aurreko Abenduaren 15ean, “Pantxix Bidart” musikaria DBH 3. mailako ikasleekin (musika ikasgaian) egon zen. Euskal musika, bere sortze prozesua eta bere lanak arukeztu eta noski, zenbait kanta jo zituen.