Noticias

Oinezeko arropa, Iruñetik Togora

Comparte en:

Togon ere mihia ateratzen dute! Nafarroa Oinez 08ko arropa (saldu ez zen arropa) Afrikako herrialde horretara bidali du Jaso Ikastolak Gobernuz Kanpoko Erakunde baten bidez. Ruta de la Luz fundazioa herri txiroetan aritzen da, ikusmen arazoak dituzten herritarrei lagundu nahian. Fundazioan oftalmologo eta optikari talde batek egiten du lan. Nafarroa Oinezko arropa talde horren eskutik iritsi da Afrikaraino.

Guztira 20 pakete bidali ziren Togora. Fardelek abenduan egin zuten Iruñetik Almeriarako bidea, eta handik itsasontziz abiatu ziren Afrikarantz, abenduaren 18an. Bidaia ez zen nolanahikoa izan: hiru hilabete iraun zuen, eta Oinezeko materiala martxoan iritsi zen Dapaong, Bombuaka eta Hadjoundi hirietara. Lehenago beste hamabi pakete bidali ziren Saharako errefuxiatu eremuetara.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…