Joan den udaberritik, ikastola hausnarketa estrategikoan ari da lanean, hezkuntza-esparruan eta pertsonen (ikasleen) garapenean, gaur egungo eta etorkizuneko testuinguruekin bat egiteko.
Jaso Ikastolak bere eredu pedagogiko propioa garatzen ari da “Etorkizun hobea izaten lagunduko duten pertsonak hezten ditugu gaur” lemapean, eredu berritzaileak ezartzen dituzten joerekin bat datorrena, non gaitasunak funtsezkoak baitira etorkizuneko pertsonen garapenerako.
Helburua da gure ikasleak —pertsonak— beharrezkoak diren trebetasun, gaitasun eta baloreetan modu egokian prestatzea, ziurgabetasun eta aldaketa anitz ekarriko duen etorkizunerako.
Horretarako, eta ikastola bere komunitatearen aldetik, familiak, profesionalak eta erakunde laguntzaileak, hainbat faktoretan nola hautematen den jakiteko, orokorrean zer puntu diren garrantzitsuak eta ikastola eta haren proiektua kokatzeko erabakigarriak direnak ezagutzeko
Fase honi hasiera emateko, familien parte hartzea bideratuko duen inkesta bat jasoko dute gure familiek eta bere bidez, ikastolaren inguruko pertzeptzioa helarazi ahal izango digute.