Noticias

MUSIKARIAK IKASTETXEETAN

Comparte en:

Aste honetan, Nafar gobernuko euskara ataleko MUSIKARIAK IKASTETXEETAN egitasmoaren barne, DBH3ko ikasleek bi musikari ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Jon Basaguren (Izaki Gardenak) eta Joseba Irazoki izan ditugu oraingoan gurean.

 

                 Jon Basaguren                                                                
  
Joseba Irazoki

Saio bana egin dute, bakoitzak gela batean, non ikasleei Euskal musikaren azken 60 urteetako historioa aurkeztu dieten, eta beraien esperientzia eta lana eskaini dieten.

Josebak, erizaintza ikasketak albo batera utzi eta  musika mundura egin zuen saltoa etxean nola kudeatu zuten azaldu zien. Hemen gertu rock ikasketak burutzeko oraindik dagoen hutsunea penaz azaldu zigun. Bera Londresera joan behar izan zen Guitar Academy batean, musikari bihurtzeko bere ametsa betetzea. Eta bukatzeko bueltan egindako ibilbidea kantuz erakutsi zigun.

Jonek aldiz, Euskal filologia ikasi ondoren, irakasle lanetan zebilela, lehen diskak izandako arrakastaren ondoren, musikan buru belarri murgiltzeko apostua egin zuela kontatu zien. Orduz geroztik gaur arte sortutako diskak eta kantak kantatu zizkigun.

Euskal kulturan egiten diren sorkuntzak bermatzearen balioa erakutsi diete, 60 hamarkadan Ez Dok Amairu taldeak hasitako lanak izandako bilakaerak aurrera egin dezan garrantzitsuena hori baita. Gure gazteen esku baitago hemendik aurrerako euskal kulturaren jarraipena eta eboluzioa.

 

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

4º de PRIMARIA EN ARBAYUN

El 9 de junio los alum@s de LH 4 estuvimos en la hípica de Arbayun.…
FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

FIESTA DE JASO 2023 Y HOMENAJE A KONTXITA MARTINEZ DE LEZEA

Como sabéis, este sábado, celebramos el Jaso Eguna 2023. Zorionak eta eskerrik asko a tod@s…
PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

PREMIOS en la ESO en el CONCURSO LITERARIO DEL AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

El Ayuntamiento de Pamplona organizó el pasado jueves un acto para entregar los premios literarios…