2018-2019 ikasturtean, LH6A mailako ikasleak, EKI proiektuaren barruan, gizartean dauzkagun arazoez kontzientzia hartzen eta haiei laguntzeko proiektu bat bideratzen hasi ziren. Hainbat proiektu aztertu eta horietan lanean ari diren hainbat erakundeen lana ezagutu ondoren, El Salvador Elkartasuna GKEaaukeratu zuten.
Laguntzarako, imitaziozko bitxiak egiteari eta saltzeko jarduerari ekin zioten. Ikastolaren festa egunean sortutako materiala, saltzeko postua jarri eta bertan egindako guztia saltzeko aukera izan zuten. Jarritako helburua beteta: El Salvador Elkartasuna taldeari jasotako dirua eman zitzaion.
Esperientzia itzela izan zen, emozio eta balorez jositakoa, irakaskuntza prozesurako ezinbestekoa.
Ondorioz, gure LH6A. mailakoek eskerrak adierazten dituen agiria jaso dute.