Aurten ere, eta dugun egoerak sortzen dizkiguten oztopoei aurre eginez, 6. mailan Bertsolaritza Tailerra martxan jarri dugu.
Bertsolarien Elkarteak eskeintzen digun proposamena, Xabier Terreros bertsolariaren gidaritzapean, 15 saioko tailerra burutzen ari gara. Saio horietan, historioa, bertsoen egitura, doinuak eta abarrekoak ezagutzen ari gara. Gure ikasleak bertsoak egiteko prozesuaz jabetzen diren bitartean, sortzeko ere kapazak direla konturatzen ari dira.
Aste honetan Hip-hop kulturaren barruan dagoen “Rapa” estiloa ezagutu dugu. Gainera, Mancoeducak proposatutako “Osasuna, garraioa eta planeta” tailerra aste honetan bertan ere landu dugu. Bi ekimen hauen bidez eskuratu ditugun informazioa eta mezuak sormenaren bidez uztartzea erabaki dugu. Horretarako gure ikasleek gaiari buruzko “Rap” bertsoak sortu dituzte.
Hementxe duzue talde batek grabatu duen bideoa: