Iritsi dira inauteriak Jaso Ikastolara! Aurten ere, herri inauteriak ospatu ditugu ikastolan. Euskal Herriko pertsonaia ugari etorri zaizkigu bisitan, txatxoak, mamotxorroak, kaldereroak, sorginak… Azken urteetan bezala, ikastola ingurua musikaz eta kantuz apaindu dugu, haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasle zein irakasleok bat eginez.
Euskal mozorroekin josi ditugu Mendebaldeako bazterrak, kaleak kolorez eta euskal giroz betez!
Bukatzeko, zortziko erraldoia dantzatu dugu denok elkarrekin!