Korrika egunarekin bat eginez, Jaso Ikastolan bi ekitaldi antolatu genituen.
KORRIKA TXIKIA, apirilaren 1ean.
Jaso Ikastolako ikasle eta irakasle guztiek parte hartuko zuten eta eguraldia hasiera batean lagun izan ez bagenuen ere, ospakizun ederra izan genuen Mendebaldea auzoan barna, elurra hasi zuen arte. Hemen duzue egun horren bueltan egindako bideoa, bertan irudikatzen da zein egun zoragarria izan genuen: KORRIKA TXIKIA.
JASO IKASTOLAKO KORRIKA KILOMETROA, apirilaren 2an.
Festa itzela izan zen Jaso Ikastolaren Kilometroa. Arga Ibaia gora, Jaso Ikastola paretik Barañainera, eta bertan, Barañaingo herrian itzuli genion bertako talde bati. Ikastolaren ohitura errespetatuz, aurten ere DBH4. mailako bi gurasok eta bi ikaslek eraman zuten gure lekukoa.
Hemen gaude Jasotarrak euskararen alde!